Sailkapena argi badago ere, arrazoiak gainjarri ohi dira eta ezin dira argi eta garbi bereizi. Banaketa hori jatorriaren arabera egiten da:
min besikalaren edo uretralaren sindromea. Gernuinfekziorik gabeko mina gernuarekin; ondoeza sortzen du pixa egitean, eta maizago behar izaten da txixa egin.
sexu-harremanarekin bat datorren mina.
barneratzearekin bat datorren mina.
genitaletan ukitzearekin bat datorren mina.
hilerokoarekin bat datorren mina.
kausa organikoa (hemorroideak, uzkiko fisura, fistula, proktitisa, kokzigodinia, ondesteko ultzera bakartia); kausa funtzionala (proktalgia kronikoa, proktalgia fugax).
nerbio pudendoaren harrapaketaren sindromea. Mina nerbio pudendoaren eremuan, perinean, uzki inguaruan eta genitaleetan. Min horrek eserita egotean okerrera egiten du eta gauean hobera.
Min mota orientatu ondoren, tratamendua mailakatua izango da, errezenetik hasita (bizimoduan aldaketa), ohiko lasaigarriak, fisioterapeutek egindako tratamendu espezializatuak, maila handiagoko lasaigarriak, anestesiko lokalen infiltrazioak… tratamendu desberdin asko daude, arrazoiak ere ugariak direlako. Tratamendu horretan fisioterapia eta minaren tratamenduaren unitateek protagonismo handia dute.