Zer gertatzen zait?

Uzkiko fisura

Uzki kanalean, hau da, uzkiaren barruko aldean agertzen den ultzera/zauria da.
Uzkiaren mukosa apurtzeagatik gertatzen da; sarritan, ebakuatzeko ahalegin baten ondoren edo idorreria-gertaera baten ondoren agertzen da. Beherakoarekin lotuta ere ager daiteke, ebakuazio azido ugariren eraginez. Beste arrazoi batzuk uzkiko traumatismoak edo hesteetako gaixotasun inflamatorioak dira.
Sintoma nagusia mina da, sarritan oso bizia (adibidez, kristal zorrotz batek sortutakoa bezalakoa), pazienteari bizimodu normala gauzatzea eragozten diona. Normalean, kaka egin ondoren hasten da, berehala edo gerora ager daiteke, zenbait orduko iraupenarekin. Ohikoa da odol gorri apur bat isurtzea. Batzuetan, mina hain handia denez, pazienteak inkontzienteki kaka egitea saihesten du, eta, horrela, arazoa areagotu egiten da.

Nola tratatzen da uzkiko fisura?

Helburua mina kentzea da, ipurdiko bainuen bidez (dutxan edo bidean), lasaigarrien bidez eta uzkiko tratamendu topikoaren bidez (pomada bat ipiniz). Tratamendu horrek uzki-esfinterra erlaxatzea lortzen du, min handiaren ondorioz kronikoki uzkurtua. Horrela, fisuraren alderdiko odol zirkulazioa berreskuratzen da eta zauriaren orbainketa posible da.


Beste aukera bat uzki esfinterrean toxina botulinikoa injektatzea da (Botox®), helburu berarekin: uzki esfinterra erlaxatzea.

Azkenik, kasu batzuetan, ebakuntza kirurgiko bat egin beharko da. Honek Alboko Barneko Esfinterotomia du izena: barneko esfinterraren zati bat ebakitzen dugu, uzki ertzean zauri txiki bat eginez