Zer gertatzen zait?

Uzkiko kondilomak

Infekzio bidez agertzen diren lesioak dira. Garatxo txikiak dira, gero eta gehiago hasten direnak (tamainuz eta kopuruz). Uzkia inguratzen duen larruazalean, uzki barnean eta genitaletan daude.
Jatorria birus batek eragindako infekzio bat da, giza papilomaren birusa edo HPV deitzen dena. Infekzio hori pertsonen arteko zuzeneko kontaktuaren bidez transmititzen da, sexu kontaktua barne.

Bai, kopuruan eta tamainan gora egiteko joera baitu, zailago eginez fase aurreratuagoetan tratatzea. Gainera, uzkiko minbiziaren intzidentzia handiagoarekin lotutako lesioak dira.

Nola tratatzen dira uzki kondilomak?

Tamainaren eta kokapenaren arabera, sendagaiak (normalean pomada moduan), krioterapia edo kirurgia erabil daitezke. Krioterapia garatxoak nitrogeno likidoaren bidez izoztean datza. Kirurgia beharrezkoa denean lesioak kentzean datza. Kasu askotan, modu anbulatorioan egin daiteke, ospitaleratzerik gabe.
Beste alde batetik, birgaixotzeak nahiko ohikoak dira, birusa sintomarik gabe egon daitekeelako hilabete batzuetan itxuraz normala den larruazalean. Halaber, gaixoaren sexu-kontaktuak aztertzea komeni da, gaixotasuna duen ala ez ikertzeko eta beharrezkoa izanez gero tratamentua ipintzeko.