Zer gertatzen zait?

Sinus pilonidala

Normalean “kiste sakroa” deitzen da. Ohiko prozesu bat da eta sakro hezurraren gainean, gluteo arteko tolesturan aurkitu ohi den infekzio bat da. Sinu edo barrunbe hori ilez betetzen da sarri eta infekziorako giro egokia eratzen du.
Sintomak aldakorrak dira: baliteke sintomarik ez ematea baina agertuz gero zornea, hantura, gorritasuna eta mina izaten dira, infekzioaren eraginez.

Nola tratatzen da sinus pilonidala?

Tratamendua indibidualizatua eta kontserbadorea izaten da printzipioz. Hasteko, gomendio higieniko batzuk bete behar dira, eta inguruko ileak moztu. Infekzio akutua badago, anestesia lokal bidez drainatu behar da (zauri baten bidez zornea atara). Sintomatologia kronikoaren kasuetan, hainbat aukera kirurgiko daude: irekiera eta garbiketa, erauzketa, zauria josiz edo josi gabe, erauzketa eta zintzilikarioen eraketa zauria konplexua denean, garapen teknologiko batzuk, laserra edo teknika endoskopikoak gaixotasun honetan ere erabili dira.