Zer gertatzen zait?

Uzkiko mina

Uzkiko mina sintoma bat da, ez gaixotasuna. Hori eragiten duten arrazoiak asko dira, baina ohikoenak uzkiko fisura eta hemorroideak dira. Beste ohiko kausa batzuk uzkiko fistulak, abzesuak, proktitisak (uzkiaren hantura) eta uzkiko tumoreak dira. Horregatik, gaixotasun eragilea onbera izan ohi den arren, garrantzitsua da zure medikuarekin kontsultatzea diagnostiko bat egiteko, tratamendu egoki bat ezartzeko eta beste gaixotasun batzuk baztertzeko.