Zer gertatzen zait?

Uzkiko inkontinentzia

Gorozkiek, likido zein solido, eta gasek nahi gabe ihes egitean datza. Pazientearen bizi kalitatean inpaktu negatibo handia eragiten du, bai lanean bai arlo sozialean ere.

Alterazio mekaniko-anatomikoen ondorio izan daiteke, edota arrazoi funtzionalak: gorozkien kanporatzea zailtzen duten organo pelbikoen prolapso bat izateagatik, hala nola rektozelea (ondesteak baginaren gainean duen hernia), enterozelea (heste mehearen konpresioa ondestearen gainean) edo anismoagatik, uzkiko esfinterraren dinamikaren funtzio desegokiagatik.
Diagnostikoa kontsultan egin ohi da, elkarrizketa medikoa eta uzki miaketa zehatz baten bidez. Gainera, pazienteak egunero nola kaka egiten duen liburuska bat bete behar izaten du arazoaren tamaina eta ezaugarri batzuk ezagutzeko. Era berean, beste galdetegi batzuk erabiltzen dira arazo horrek gaixoaren eguneroko bizitzan nola eragiten duen zehazteko. Ohikoa da ekografia endoanala eskatzea esfinterren osotasuna baloratzeko eta uzki manometria bat, horien funtzioari buruzko informazioa lortzeko. Noizean behin beste proba batzuk eskatzen dira, hala nola miaketa neurologikoa, kolonoskopia edo eskaner edo erresonantzia magnetiko motako irudi-probak.

Zein da uzki-inkontinentziaren tratamendua?

Hasierako tratamendua higieniko-dietetikoa eta farmakologikoa da, gorozkien maiztasuna eta sendotasuna aldatzeko beharraren arabera. Hurrengo maila terapeutikoa errehabilitazioa da, pazientearen kontinentziaz arduratzen diren giharrak (“biofeedback”) ezagutu eta entrenatzeko asmoarekin. Horrez gain, beharrezkoa izan daiteke uzkiko muskuluen nerbio-estimulazioa, atzeko nerbio tibialaren estimulazioaren bidez (teknika hau kontsultan egiten da eta ez da mingarria) edo neuromodulazio sakroaren bidez (prozedura hau ebakuntza-gelan eta bi fasetan egiten da). Muskulu-urradura dagoenean, uzki-urraduraren konponketa kirurgikoa egin daiteke. Tratamendua konbinatua eta progresiboa izan ohi da.