Zer gertatzen zait?

Idorreria

Idorreria ez da gaixotasun bat, sintoma bat baizik, hainbat modutan ager daitekeena: ahalegin handia egin beharra deposizioak kanporatzeko, gorozki oso gogorrak edo oso noizean behin egitea (hiru egunetik behin deposizio bat bainogutxiago) edo pazienteak gutxiegi moduan sentitzea/ somatzea. Esan beharra dago, hala ere, maiztasun normala oso aldakorra dela: mutur batean egunean hiru aldiz egitetik hiru egunetik behin egitera.

Bukatzeko, idorreria kronikotzat hartzen da azken hiru hilabeteetan aipatutako sintoma bi edo gehiago baditu.

Idorreria eragin dezaketen ohitura, gaixotasun eta botika ugari daude. Arrazoien artean, halaber, osasungarriak ez diren bizimoduak daude, hala nola dieta desegokia (fibra eta likido gutxiegi hartzea), sedentarismoa edo estresa. Medikamentu ugarik (antidepresiboak, estupefazienteak, aho bidetiko burdina) edo libragarrien (“laxanteak”) abusuaren errebote efektuak ere heste mugimendu desegokia eragiten dute. Elikadura nahasmendu organikoek, nahasmendu neurologikoek eta hormonalek (diabetes mellitusa, hipotiroidismoa) ere idorreria eragiten dute.

Nola tratatzen da idorreria?

Idorreria pazienteak arazotzat hartzen duenean tratatu behar da. Faktore eragileak identifikatzen direnean, ahal bada, ezabatu egingo dira. Berriro ere, ohitura higieniko-dietetiko osasungarrien garrantzia azpimarratuko dugu, hala nola fibra eta ura behar bezala hartzea. Oso garrantzitsua da era berean komunera joatea ebakuatzeko nahia sentitzen denean eta ez sahiestea etxera edo ohiko komun batera heldu arte. Bukatzeko, bizimodu aktiboa ere oso lagungarria izan ohi da. Aldaketa hauen guztien ondoren gaixoak hobera egiten ez badu, tratamendu farmakologikoa hasiko dugu hainbat motatako libragarrien bidez.