Abzesua larruazalean zehar hustu ondoren (berez edo modu kirurgikoan), uzkiaren barrualdearekin komunikatzen den bide batek iraun dezake: uzki-fistula.
Fistulotomia: fistularen sekzioa edo irekiera. Fistula sinpleenetarako erabiltzen da, hauek esfinter gutxi zeharkatzen dutenean eta inkontinentzia arrisku txikia dagoenean.
Hainbat aukera gehiago daude: Setoiaren teknika: fistulan zehar jartzen den haria, Zintzilikario endorrektala (uzki barneko zulo fistulosoa estaltzen da ondestearen horma berarekin), Fistulotomia eta esfinteroplastia (fistula osatu esfinterrak ebakiz eta uzki-esfinterraren konponketa interbentzio berean), Fistularen zuloak itxiteko asmoarekin osagai desberdinetako injekzioak: plaketak, fibrina edo ama-zelulak adibidez
Tratamendu kirurgikoa oso konplexua izan daitekenez, pazienteak ulertu behar du bere fistularen tratamendu egokiak hainbat ebakuntza kirurgiko behar izan ditzakeela. Prozedura batzuk modu anbulatorioan egin daitezke, baina beste batzuetan gaua ospitaliean igaro behar da.