Diagnostikoa kontsultan egin ohi da, elkarrizketa medikoa eta uzki miaketa zehatz baten bidez. Gainera, pazienteak egunero nola kaka egiten duen liburuska bat bete behar izaten du arazoaren tamaina eta ezaugarri batzuk ezagutzeko. Era berean, beste galdetegi batzuk erabiltzen dira arazo horrek gaixoaren eguneroko bizitzan nola eragiten duen zehazteko. Ohikoa da ekografia endoanala eskatzea esfinterren osotasuna baloratzeko eta uzki manometria bat, horien funtzioari buruzko informazioa lortzeko. Noizean behin beste proba batzuk eskatzen dira, hala nola miaketa neurologikoa, kolonoskopia edo eskaner edo erresonantzia magnetiko motako irudi-probak.