Zer gertatzen zait?

Uzkiko odol-jarioa

Uzkiko odol-jarioa uzkiko gaixotasun onberei (hemorroideei eta uzkiko fisurari) lotutako sintoma bat da. Halaber, uzki-fistularekin, proktitisarekin eta, kasu batzuetan, uzkiko edo ondesteko tumoreekin lotzen da. Sintoma horrek alarma eragin ohi du gaixoengan, eta ohiko arrazoiak onberak diren arren, garrantzitsua da espezialistarekin kontsultatzea.