Zer gertatzen zait?

Uzkiko azkura edo pruritoa

Uzkian edo haren inguruko azkura edo pruritoa sintoma bat da, ez gaixotasuna bera. Hala ere, gogorra izan daiteke eta azkura egiteko desira deseroso eta iraunkorra sor dezake. Ohikoa da gauetan okerrera egitea.

Azaldu dugun bezala, pruritoa sintoma bat da eta horren kausak asko izan daitezke:

Uzkiko patologiak, hala nola hemorroideak, fistulak edo fisurak, egoera horiekin batera sortzen den hezetasunaren ondorioz. Inkontinentzia fekalak eta beherakoak ere azkura eragin dezakete, azala gorozkiekin denbora luzean kontaktuan egotearen ondorioz.

Larruazaleko gaixotasun arruntak, uzkiaren inguruko larruazalean finkatzen direnean, hala nola mikosia (onddoek eragindako infekzioak), ekzema, psoriasia, dermatitisa.

Kontaktuzko dermatitisa, uzkian erabilitako higiene edo tratamendu produktuengatik: xaboiak, pomadak, ukenduak.

Higiene gehiegi edo gitxiegi.

Hesteetako parasitoak: oxiuroak(“zizareak”).

Elikagai azido asko hartzea (zitrikoak, tomatea).

Nola tratatzen da uzkiko pruritoa?

Lehenik eta behin, agente eragilea bilatu behar dugu, eta, egonez gero, ezabatu. Era berean, funtsezkoa da oinarrizko higiene neurri batzuk ezartzea: kaka egin ondoren komuneko papera ez erabiltzea, ura eta xaboi neutroa erabilitzea horren ordez eta beren lehortzen uztea edo toalla batekin igurtzi gabe. Era berean, hazkure egitea eta tratamendu topikoen abusua ekiditu behar dira. Gomendagarria da baita ere kotoizko azpiko arropa erabiltzea, beste materiale sintetikoz egindakoak sahiestuz. Azkenik, aldez aurreko neurriak nahikoak ez badira, tratamendu sistemikoa erabiltzen da (antihistaminikoekin, sintoma alergikoak tratatzeko erabiltzen den medikazioa).